top of page
Recent Posts
Featured Posts
Search

Emanaldia: Kapulana bat zintzilik - Miren Amuriza

  • Bertso saioa
  • Jan 13, 2016
  • 1 min read

Kapulanak, Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituzte. Edozer aurki daiteke zapi haundion estalpean. Emanaldi honetan Kapulana bat zabalduko du Miren Amurizak. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzerainoko bidaia. Nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta, hala bertsoz nola ipuinez. MUNDUKIDE, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta LANKUk elkarlanean sortutako emanaldia.


Emanaldia Zelaieta Zentroko “Auditoriumean” izango da.

Egilea, bertsoak, ahotsa: Miren Amuriza Ilustrazioak: Eider Eibar

Prezioa / Precio: Librea

Hizkuntza / Idioma : Euskaraz

Noiz: 22/01/16

Ordua: 20:30tan


 
 
 

Comments


Buscar Por  Tags
Archive
bottom of page