top of page
Recent Posts
Featured Posts
Search

SORKUN+ANAI ARREBAK

  • ofertakdurango
  • Feb 3, 2016
  • 1 min read

Non: Plateruenan

Noiz: 16/02/13

Ordua: 22:30

Sarrera: 8€


Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunaren guztiz ezberdina dena. Ziklomorphosia-rekin Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du. Modu magistralean konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren panoraman.

Jose Joaquin Forcada “Forki”




Anai Arrebak taldeko kideek ibilbide luzea dute, luzea eta intentsoa: Naizroxa, Trigger Travis, Jousilouli eta beste asko. Muturreko musika sortu eta berau orkatilak apurtu artean mila agertokitan interpretatu ondoren, 2010ean Anai Arrebak sortu zuten, rockeroak disco musika egiten. Euskal Herriko musika eszenari izugarrizko freskotasuna eman zion new-wave, disco eta post-punk proposamen vintage bezain berritzaile eta batez ere dantzagarriak.


2012an ezagutzera emandako lan luzeak dantza bai, baina bihotzekoak ekiditu nahiko balitu bezala, lehen lanaren izugarrizko urgentzia sakrifikatu eta dantzagarritasuna indartu zuen. Bi urte luze pasatu dira ordutik, anai-arrebak diren horiek distortsio eta abiadura zoroaren aurretik izan zuten familia sustraien bila aritu dira. Eta erabaki dute propio duten energia sutsu hori baretzen ahalegindu eta barru-barruan daramaten pop-a azaleratzea.



Pop-a bai, ahots eta melodia itsaskorretan; musika beltza, dantzarazten gaituen alfonbran; elektronika, erritmo eta bultzada gehigarri horretan; rocka, ezkutatu ezin den DNAn; eta taldekideen eta gauaren misterioa, soinu banda aproposak diren introetan.



 
 
 

Yorumlar


Buscar Por  Tags
Archive
bottom of page