Biharko eta astearterako ekitaldiak prestatu dituzte Elorrioko karnabaletan
- ofertakdurango
- Feb 5, 2016
- 1 min read
Bihar eta asteartean ospatuko dituzte Inauteriak Elorrion eta, ohikoa denez, mozorro lehiaketak egingo dute bihar arratsaldean eta gauean eta egun osoko jaia antolatu dute astearterako. Biharko ekitaldiak plazako eta Erreka kaleko zenbait tabernarik, EME-Elorrioko Merkatarien Elkarteak eta herriko Udalaren laguntzarekin antolatu dituzte. Eguneko ekitaldiak plazako frontoian kokatutako karpan egingo dira bertan egongo baita Dj Zirkin arratsaldeko seietatik gaueko hamarrak arte.

Iluntzeko 20.00etan umeen mozorro lehiaketak sariak banatuko dira eta antolatzaileek gozokiz betetako bost otzara banatuko dituzte mozorro ikusgarrienen artean. Gauerdian berriz nagusien sari banaketa egingo da Aterpe tabernaren parean. Antolatzaileek hainbat sari prestatu dituzte, taldekako zein banakoentzat. Taldekako mozorrorik onenentzako saria EMEko jatetxe baten afaria izango da; bigarren sailkatuak bost trago antolatzaileen taberna bakoitzean lortuko ditu eta hirugarren sailkatuak hiru trago taberna bakoitzean. Banakako mozorro onenak afaria irabaziko du EMEko jatetxe batean eta aipamen berezia lortzen duenak trago bat irabaziko du antolatzaileen taberna bakoitzean. Luhartzekin erromeria asteartean Astearterako Udalak prestatutako egitaraua goizeko 10.30ean abiatuko da herriko plazan egingo diren umeen dantza, jolas, desfile eta gazte parkearekin. 11.15etik aurrera berriz musikaz girotuko dute plaza osoa. Arratsaldeko lauetatik seietara gazte parkea egongo da berriro ere, eta 18.00etan Luhartzek girotutako erromeria hasiko da. 18.15etan txokolatea banatuko da.
Via http://www.durangon.com/
Comments